"HONDARRIBIKO GAZTELUA" I. XAKE AKTIBO TXAPELKETA

 I CAMP. DE AJEDREZ ACTIVO "CASTILLO DE HONDARRIBIA"



“HONDARRIBIKO GAZTELUA” I. XAKE AKTIBO TXAPELKETA

 Gaur goizean, 2011ko irailaren 4an, igandea, Hondarribiko Gaztelua I. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gela ikusgarrian. Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 9:30etik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida kokatu ditu, suitzar sisteman, partidako 20 minutu zituela.
 Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Juanjo Escribano (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) entzutetsuak, Enrike Oiartzabal (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) eta Javier Oyarzabal lagun izan baititu. Bidasoa eta Donostialdeako jokalari ezagunak bertaratu bazaizkigu ere, Gipuzkoako beste parajeetako jokalariak hurbildu zaizkigu eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako jokalariak Hondarribian izan dira ere.
Txapelketaren maila handia izan da, antolatzaileek itxaroten zutena baino handiagoa, tituludun Nazioarteko Maisu bat eta bi FIDE maisu izateraino.
 Hiru hauek lortu dituzte Txomin Sagarzazu Kultura eta Kirol Zinegotziak banatutako sari handienak:
Nafarroatik etorritako Mikel Huerga Nazioarteko Maisuak irabazlearen garaikurra eta 120 €tako dirusaria lortu ditu, (6tik 5,5 puntu lortuz); Carlos Cruz Lopez Irundar FIDE Maisuak 2. postuko garaikurra eta 75 €ak (6tik 5,5 puntu lortuz) eta, Juan Ignacio Alonso "Pibe" Hondarribiar FIDE Maisuak, 3. Postuko garaikurra eta 50 €ak etxera eraman ditu (6tik 5 puntu lortuz).
16 urte azpiko jokalari honenaren garaikurra, Aizbeltz Buiza Prieto bizkaitarrak lortu du 6tik 4 puntu lortu dituelako; eta 1701 ELO azpiko sari berezia mutil honen 12 urteko arreba den Eihartze Buiza Prietok etxera eraman du. 60 urtetik goragoko jokalari honenaren saria Jose Manuel Martinez de Soriak lortu du.
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko 9 lagun parte hartu dute jokalarien artean Nabar Tejedorrek lan txukunena egin du, sailkapen nagusiko 22 postua, baina saririk lortzerik ez du izan.
Jaietarako Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu duen ekintza honek Hondarribiko Udala, Paradorea, Gipuzkoako Xake Federakuntza, Mamutzar jatetxea, Amaiur Altzariak eta Totem Comunicación entitate eta enpresen laguntza estimagarria izan du, guztiei mila esker.